Laudioko Udalak arazoak dituzten pertsonen oztopoak gainditzeko inbertsioak egingo dituela adierazi du. Zentzu honetan, eta konkretuki entzumen arazoak dituztenentzat bideratuta, bukle magnetikoak ezarri ditu Bezeroaren Arreta Zerbitzuan (BAZ) eta Udaltzainetan, biak izanik gehien erabiltzen diren telefono zerbitzuak. Izan ere, bukle magnetiko horien bidez eraikinean bertan egon daitekeen giroko zarata ezabatzea lortzen da, audiofonoak dituztenek arazoak izan ez ditzaten.
Bukleek soinua “T” posiziodun audiofonoak jasotzeko gai diren eremu magnetiko batetan bihurtzen dute. Ondoren, audiofonoek, bobina bitartez, eremu magnetikoa soinu garbian bilakatzen dute.
Guztira hiru izan dira ezarritako bukleak, bi BAZen eta bat Udaltzainetan, 2000 euro inguruko inbertsio totalarekin. Honen bidez Udalak herritarren parte hartzea hobetuko dela uste du.