Tentsioa Udala eta Diputatu Nagusiaren artean Javier de Andresen adierazpenen harira

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2013ko api. 29a, 08:00

Otsailean gertatu bezala, Javier de Andres Arabako Diputatu Nagusiak Laudioko Udalak opor fiskaletatik eratorritako dirua jaietara bideratuko duela adierazi du. Diru horren gestioan zentzudunak izateko dei egin duenean, ordea, Laudio jarri du adibide negatibo gisa. Udalak, deklarazioen aurrean, bere ezinegona eta haserrea erakutsi du, otsailean bertan, jasotako dirutik kopuru txiki bat jaien aurrekontuak mantentzeko baliatu zuela argitu zuenean.

Otsailean gertatu bezala, Javier de Andres Arabako Diputatu Nagusiak Laudioko Udalak opor fiskaletatik eratorritako dirua jaietara bideratzen duela adierazi du. Oraingoan, diru horren gestioan zentzudunak izateko dei egin duenean Laudio jarri du adibide negatibo gisa.

Udalak, deklarazioen aurrean, bere ezinegona eta haserrea erakutsi du, otsailean bertan, jasotako dirutik kopuru txiki bat jaien aurrekontuak mantentzeko baliatu zuela argitu zuenean. Zentzu honetan, alkateak diputatu nagusiari instituzioen arteko errespetua eskatu dio eta bere alderdiak gobernatutako udaletxeei begia jartzea gomendatu. Gainera, Laudioko Udalak kontu guztiak saneatuta dituela adierazi du.

Esandako gezurren aurrean zuzenketa publikoa egitea eskatu diote de Andresi.

Gatazka hau Foru Planaren adoste prozesuaren erdian eman da. Udalak jakinarazi duenez, gaurko osoko bilkurara AFAtik jasotako diru laguntzaren epeak aldatzeko proposamena eramango du, betiere diru kopuru berdina mantenduz. Aldaketa honen arrazoia 2013ko kantitatea ez jasotzeko arriskuan aurkitzen da. Izan ere, obrak urte amaierarako hastea aurreikusita badago ere, 2013ari dagokion zatia bukatu ezean AFAk ez lioke udalari urteari dagokion diru laguntza emango. Zentzu honetan, bi aldeen artean aurtengo kantitatea 2015ean jasotzea adostu dute, hainbat udaletxek aurkako prozesua egin dutelako, alegia, epea aurreratu.

Obrak Maesto Elorza kalea, tren geltoki aurreko plaza eta Latiorrorako tunela barnebiltzen ditu. Aurreneko proiektuak 2.800.000 euroko balioa izango zuen, 800.000 euroko diru laguntzarekin. Udalak partida handitzeko saiakera egin bazuen ere, legearen arabera, azpiegitura basikoagatik soilik eskuratu daiteke AFAren laguntza. Proiektuaren %80a inguru kontsideratzen da azpiegitura basikoa.

Bide honetan, proiektua bateratzearen ardura duen enpresari proiektutik ezabatu edota merketu daitezkeen elementuen analisia egitea eskatu zaio, ekonomikoki errentagarriagoa egite aldera. Azkeneko emaitzaren faltan, Udalak gutxi gorabeherako kantitatea 2.100.000 eurotan geldituko dela esan du, hau da, hasieran baino 700.000 euro gutxiago. Honekin batera, AFAk diru laguntza berriz kalkulatu beharko du.

Aldaketa hau osoko bilkuran onartu beharko da, talde politikoei nondik norakoak azaldu eta gero.

Bukatzeko, Udaletik obra epe bakarrean egingo dela baieztatu da, 10-12 hilabeteko luzerarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide