EHBilduk Unai Rementeriak Urduñako plan ekonomikoari buruz esandakoak faltsutzat hartu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2013ko api. 18a, 11:47

Unai Rementeria Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramaile eta Lehendakaritza diputatuak Euskadi Irratiko Faktoria saioan egin dituen adierazpenak gezurra direla dela esan du Bizkaiko EH Bilduk. Izan ere, adierazpenetan, Urduñako Udalak aurkeztu duen planaren neurri bakarra Aldundiak Urduñederra udal sozietatearen akzioak erostea dela ziurtatu du.

Unai Rementeria Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramaile eta Lehendakaritza diputatuak Euskadi Irratiko Faktoria saioan egin dituen adierazpenak gezurra direla dela esan du Bizkaiko EH Bilduk. Izan ere, adierazpenetan, Urduñako Udalak aurkeztu duen planaren neurri bakarra Aldundiak Urduñederra udal sozietatearen akzioak erostea dela ziurtatu du.

Baieztapen horien aurrean, EHBildutik plan ekonomikoaren %75a udalak hartu beharreko neurriei dagokiola esan dute; dagoeneko bete direnak, gainontzeko %25a Aldundiari dagokiolarik. Azkeneko zati hau, Aldundiaren inplikazio eza dela eta, bete gabe dago.

Rementeriaren ahotik, behin eta berriz, Aldundia laguntzeko prest dagoela entzun arren, egin duen proposamen bakarra kreditu bidezko zorpetzea areagotzea dela esan du koalizio abertzaleak. Gainera, Urduñak zorpetzeko ahalmenik ez duela gehitu du, 2005ean aurreko udal taldeak Aldundiarekin batera 2 urtetan eraikiak izango ziren 200 etxebizitzen –gerora soilik 12 eraiki badira ere- proiektuaren diru sarreren bidez zorrari aurre egin ezin izan diotelako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide