Amurrioko eta Laudioko Udalek jai kartelen lehiaketaren oinarriak plazaratu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2013ko api. 4a, 11:30

Urtero bezala, 2013an ere, amurrioar eta laudioarrek jaietako kartela diseinatzeko aukera izango dute. Horretarako, bete beharreko baldintzak argitze aldera, Udalek oinarriak plazaratu dituzte.

Amurrioarrek apirilaren 8tik 29rako tartea izango dute euren lana Kultur Etxean aurkezteko. Helduen lehiaketari dagokionez, kartelek 70x50 zm-tako neurria izan eta Amurrioko armarria eta elebidunetan idatzitako "Amurrioko Jaiak 2013. Andra Mari eta Done Errokeren ohorez" agertu beharko dute. Irabazleak 800euroko saria jasoko du.

Urtero bezala, 2013an ere, amurrioar eta laudioarrek jaietako kartela diseinatzeko aukera izango dute. Horretarako, bete beharreko baldintzak argitze aldera, Udalek oinarriak plazaratu dituzte.

Amurrioarrek apirilaren 8tik 29rako tartea izango dute euren lana Kultur Etxean aurkezteko. Helduen lehiaketari dagokionez, kartelek 70x50 zm-tako neurria izan eta Amurrioko armarria eta elebidunetan idatzitako "Amurrioko Jaiak 2013. Andra Mari eta Done Errokeren ohorez" agertu beharko dute. Irabazleak 800euroko saria jasoko du.

Haurren lehiaketako kartelak, aldiz, 29,7x42 zm-takoak izango dira. Helduei ezarritako diseinu baldintza berdinak bete beharko dituzte, testuari eta armarriari dagokionez. Lanak apirilaren 8tik 26ra aurkeztu ahalko dituzte eta saria eskola materialean gastatzeko 60 euro izango dira.

Epaimahaia arte diseinu munduko 3 adituk osatuko dute eta sari banaketa maiatzaren 6an izango da.

Laudioarrek epe luzeagoa izango dute lana aurkeztu ahal izateko. Zehazki, maiatzaren 24a, 13:00etan, izango da azkeneko eguna. Kartelaren neurriak 70x50 zm-takoak izango dira eta “San Roke 2013/ Laudio Jaietan/ Abuztuak 15, 16, 17, 21, 22, 23, 24 eta 25” idatzita aurkeztu beharko dute, Laudioko armarriarekin batera. Saria 1200 eurokoa izango da.

Kartela aukeratzeko prozedurak bi fase izango ditu. Lehenengo fasean epaimahai teknikoak bigarren fasera pasako diren lanak aurkeztuko ditu. Bigarren fasea, botoen fasea izango da. Gehienez 100 puntu emango dira; 50 epaimahaiak eta 50 herritarrek.

Herritarrek bozkatzeko epea ekainaren 1etik 8ra izango da, eta paper bidez zein internet bidez egin ahal izango da. Lehenengorako, laudioarrek ZUINarekin batera jasotako txartela erabili beharko dute, Kultura Etxean –lanak ikusgai egongo diren leku berdinean- entregatuz. Internet bidez bozkatzeko, aldiz, emaila baliatuko da, datu pertsonalen bidez identifikatuz.

Amurrio eta Laudioko kartel lehiaketen baldintzak sakonago irakurtzeko webgunean bi esteka jarri dituzte:

Amurrioko Kartel Lehiaketa

Laudioko Kartel Lehiaketa

Hauetaz gain, Laudiokoak ZUIN bidez helaraziko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide