2013 urtearen hasieran Laudioko Udalak Gastronomia Museoa ixtea erabaki zuen. Pasa den urtean 75 pertsonek soilik bisitatu izanak AFAk eta Udalak 1994tik sinatuta zuten hitzarmena bertan behera uztea eragin du. Gainera, zuen harrera eskasari Aldundiak laguntza ekonomikoa jaitsi izana gehitu behar zaio, museoaren bideragarritasun eza ulertu ahal izateko.
Euskal Gastronomia Museoa XIX. mendean eraikia izan zen, Zubiko finka izenaren azpian. Museo izan aurretik, 1993an Gaztetxe funtzioa bete zuen, Ertzaintzak hustu zuen arte.
Eraikinaren itxierarekin batera ezkontza zibilak egiteko aukera ere galtzen da. Hemendik aurrera Udal eraikina soilik baliatuko da horretarako. Izan ere, ezkontzetarako eraikina berotu beharra kostu handiegia suposatzen duela deritzo Natxo Urkixok, Laudioko alkateak.
Museoak barnean gordetzen duen bildumarekin zer egin erabakitzeke dago. Udalak jatorrizko jabeei bueltatzeko aukera aurreikusten du, nahiz eta beste museo bati ematea ez duen guztiz baztertzen.
Hala ere, museoak gastronomia ikastaroak, konferentzia eta aktibitateak eskaintzen jarraituko du, berarekin zer egin erabaki artean.