Udalak 2013ko aurrekontuen zirriborroak aurkeztu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2013ko ots. 25a, 08:00

 

2013ko aurrekontuetan, Laudioko Udalak 23.966.000 euroko diru sarrerak aurreikusten ditu, pasa den urtean baino %8 gehiago. Opor fiskalak direla eta FOFELen emango den igoera puntual baten ondorio da hau. Izan ere, pasa den urteko 9.470.000 eurotatik aurten 10.432.000 euro izatera igaro da.

 

2013ko aurrekontuetan, Laudioko Udalak 23.966.000 euroko diru sarrerak aurreikusten ditu, pasa den urtean baino %8 gehiago. Opor fiskalak direla eta FOFELen emango den igoera puntual baten ondorio da hau. Izan ere, pasa den urteko 9.470.000 eurotatik aurten 10.432.000 euro izatera igaro da.

Diru sarreretan, guztira, 1.760.000 euroko igoera eman da. Udaletik adierazitakoaren arabera, aipatutako kopuruak inbertsioei aurre egitea izango du xede. Hortaz, pasa den urteko 20.750 euroekin alderatuta, 2013an 1.391.000 euro balioko inbertsioak egingo dira. Guztietan indartsuena, Foru Planari dagokiona izango da, 900.000 euro bideratuz.

Gainerako inbertsioak auzoen beharrak asetzera bideratuko dira, gehienbat: Iturralden hobekuntza proiektua, etxe kaleratzeei aurre egin ahal izateko pisu sozialen hobekuntza... Hauetaz aparte aurreko aurrekontuen 700.000 euroko inbertsioa gehitu dela esan du udalak. Gainera laguntza sozialek gora egin dute, talde kultural eta sozialei diru laguntza mantendu zaie eta enpleguaren sustapenerako partida bat gehitu da.

Gastu arruntak igoera txikia pairatuko du, %4a, BEZa eta kontratuen KPI eguneratzea dela eta.

Aurrekontuak lantzeko aurreneko komisioa aste honetan deituko dute. Gaurtik aurrera zirriborroa web orrialdean eskuratzeko aukera egongo da, eta baita udaleko iragarki taulan, 15 egunen buruan laudioarrek ekarpenak egin ditzaten. Norbanakoen ekarpenez gain, pasa den urtean bezala, gobernu taldea talde  munizipalekin batuko da, zirriborroa lantze aldera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide