Amiantoaren presentzia analizatzeko estudioa 2012 urtean hasi zela adierazi du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2013ko ots. 11a, 11:58

2012ko ekainaren 13an egindako batzarrean, segurtasun eta osasun komiteak adostutako akordioaren arabera, amiantoaren presentzia instalakuntza eta sail munizipaletan analizatzeko estudio bat egitea erabaki zela aipatu du Udalak, beharrezkoak diren neurriak hartu ahal izateko. Honen bidez, CCOOk bidalitako prentsa oharrari erantzuten dio, non neurriak hartzeko gonbitea luzatzen zuen.

2012ko ekainaren 13an egindako batzarrean, segurtasun eta osasun komiteak adostutako akordioaren arabera, amiantoaren presentzia instalakuntza eta sail munizipaletan analizatzeko estudio bat egitea erabaki zela aipatu du udalak, beharrezkoak diren neurriak hartu ahal izateko. Honen bidez, CCOOk bidalitako prentsa oharrari erantzuten dio, non neurriak hartzeko gonbitea luzatzen zuen.

Estudioaren konplexutasuna eta beharrezko espezializazio maila ikusita, lan arriskuen asesoramendu eta prebentzioa kontratatzea ezinbestekoa izan zela aipatu da Udaletik. Horretarako NOVOTEC enpresa kontratatu zuten 2012ko azaroaren 5ean, guztira 21320,20 euro ordainduta. Enpresak orduan ekin zion estudioa lantzeari. Lana bideratzeko, udal langileek instalakuntza eta sail munizipalen zerrenda helarazi zioten.

Estudioak bi fase izan ditu; lehenengoan eraikuntza edo erreforma urtearen arabera, zein eraikinaren erabileraren araberako aukeraketa egin da. Eraikin berriak estudiotik baztertu dira. Bigarren fasean, inspekzioak egingo dira, beharrezkoa duten eraikinetan. Dagoeneko lan horretan ari direla adierazi dute udal ordezkariek.

Gainera, amiantoaren arriskuaren aurreko prebentzio neurriak hartu direla ere adierazi dute. Horren adibide da 12 urtez kontratatua izan den, eta jarraitzen duen, Acualia enpresa, zeina ur edangarriaren sarearen mantentze lanez arduratzen den. Enpresak amianto arriskuaren erregistro ziurtagiria eguneratuta du, eta, beraz, egungo arautegia bete behar du.

Egunotan, Udalak Osalanen informea jaso du eta segurtasun eta osasun komitera eramango du, udal langileen errepresentazio sindikalarekin analizatua izateko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide