Laudioko Udalak enplegua sortzeko bi programa jarriko ditu martxan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2013ko ots. 4a, 11:41

Lehenengo programa, “has zaitez Laudion” deitua, enpresa berriak sustatzeko jaiotzen da, herriko bizilagunek negozioa Laudion koka dezaten. Honetarako, Eusko Jaurlaritzak emandako 83.500 euroko diru laguntza baliatuko da.

Lehenengo programa, “has zaitez Laudion” deitua, enpresa berriak sustatzeko jaiotzen da, herriko bizilagunek negozioa Laudion koka dezaten. Honetarako, Eusko Jaurlaritzak emandako 83.500 euroko diru laguntza baliatuko da.

Orokorrean, langabetuei zuzenduta dago, eta, bereziki, emakume langabetuei (langabezia tasa handiena pairatzen dutenak), 25 urte baino gazteagoak direnei, 45 urtetik gorakoei eta langabezian luzaroan egondakoei. Proiektua Garapen Lokaleko Agentziak bideratuko du. Prozesu honetan, agentziari aurkeztutako proiektuaren bideragarritasun plana egingo da, 2 urteko epean, enpresa ekonomikoki errentagarria izango den jakiteko. Honetaz gain, enpresaren forma juridikoaren inguruko orientazioa aurkeztea eta diru laguntza posibleen inguruko informazioa ematea du xede.

Programak 9 hilabete iraungo ditu; zehazki 2013ko lehenengo eta hirugarren hiruhilekoan garatuko da. Astelehenetik ostiralera Garapen Lokaleko Agentzian oinarrizko atentzioa eskainiko zaio enpresariari eta, aparte, aurretik hitzordua eskatuta, proiektuaren garapenerako atentzio pertsonalizatua jasotzeko aukera emango da.

Helburua 16 lagunek euren proiektua garatu ahal izatea da.

 

Bigarren programan, enplegu eta formazioa garatuko dira. Horretarako Sarturekin akordio bat sinatzetik hurbil dagoela adierazi da Laudioko Udaletik.

Ongizate Sozialaren departamenduaz baliatuz programan parte hartuko duen jendea aukeratuko da. Hala ere, langabezi epe luzea (urte batetik gora) pairatzen ari den jendeak edota jende nagusiak ere programari atxikitzeko aukera izango du, betiere Laudion bizi bada. Honen berri emateko, Sartuk Lanbiden iragarki bat txertatu duela jakitera eman du Udalak.

Guztira 8 pertsona aukeratuko dira, nahiz eta gerora soilik 6k izango duten prozesu osoan parte hartzeko aukera.

Programa basoko mantenura bideratuta egongo da. Aurrena 3-6 hilabeteen buruan formazioa bideratuko da; ondoren 6 hilabetez ordaindutako praktikak egin, eta, azkenik, 6 pertsona horiek Sartuk sortutako enpresa berrian kokatuko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide