Langileak eta zuzendaritza asteazkenean batu ziren, enpresak aurkeztutako Enplegu Erregulazio Espedientea saihesteko negoziaketei ekiteko. Aurrenekoek greba mugagabea bertan behera uzteko prestutasuna erakutsi zuten, EEEa baliogabetuz gero. Honen aurrean, zuzendaritzak enpresa porrot teknikoan dagoela erantzun eta langileen proposamenari uko egin zion, 147 langileen kaleratzea 250 lanpostu mantentzeko ezinbestekoa dela azalduz. Hitza betez gero, martxoan aplikatuko litzateke neurria.
Egoerari erantzuna emateko langileek greba mugagabea hasiko dute otsailaren 4an. Egun horretan Bilboko NH Hotelean bilduko dira, berriz ere, sindikatuak eta zuzendaritza. Horregatik, elkarretaratzea deitu dute 9:30etatik 13:30ak arte.
Goizean zehar, eta elkarretaratze orduetan, piketeak egongo dira lantegiko atarietan. Aurreikusita dago, gainera, otsailaren 11 eta 21ean berriz ere biltzea.