Urtarrilaren 31n eta otsailaren 5, 6, 12 eta 13an izango da Arabako Mendebaldeko errepide garbitzaileen greba, enpresak proposatu dien ordutegi eta lanaldi aldaketei eta soldata jaisteko nahiari aurre egiteko asmoarekin. Bide honetatik akordiorik lortuko ez balute grebarekin jarraitu edota protestak gogortuko dituzten erabakitzeke dute langileek.
Arabako mendebaldeko errepideen lanuzteak Aiaraldeari, Baldegobiari eta Altuberi eragingo die, besteak beste. Elurteak egotekotan gutxiengo zerbitzuak edo administrazioak plan bereziren bat beharko lukeen zehazteke dago.