Bihar, hilaren 24an, Urduñako kultur etxean, Aztarna elkartearen laguntzaz, hitzaldia emango du Jabier Aspuru Oribek, Adratan elkarteko kideak. "Francisco de Mendieta Bizkaiko historiako leinargia" izango du hizpide, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
Adratan elkartea 2011n aurkeztu zen, Urduñako eta bere eskualdeko memoria historikoa berreskuratzeko asmoz. Horretarako, bere lana bizitzeko moduen eta hiriko eta inguruko ohitura tradizionalen ikerkuntzan edota eskualdeko patrimonio historiko eta kulturalaren zabalpenean kokatzen du.
Egindako lanen artean, 1940 eta 1970 urteen arteko errolda osatzea dago. Abeltzaintza eta nekazaritzaren inguruko lanetan ere murgilduta dago elkartea, hala nola oinetakoen artisau-lanaren prozesuaren inguruko ikerkuntzetan eta hiri inguruko igeltsuginen inguruko lan monografikoan ere.