Pasa den astean Guardianeko zuzendaritza eta langileen arteko bi negoziaketa eman ziren. Lehenengoan, enpresak aurkeztutako Enplegu Erregulazio Espedientearen inguruko kontsultekin lotuta dagoena, ez zen akordiorik lortu. EEEak 25 lanposturen amortizazioa aurreikusten du, betiere langileek boluntarioki onartu beharko dutena.
Bigarrengoan, 2012/15 bitarteko hitzarmen kolektiboaren kasuan, ordea, komiteak akordioa lortu zuen. Hilaren 16an sinatu zuten. Honen bidez lan erreformaren aplikazioa saihestu dute Guardianeko langileek. Besteak beste, lan hitzarmen berri bat sinatu arteko ultra aktibitatearen mantentzea jasotzen da hitzarmenean, enpresaren alde bakarreko eraispena ekidinez. Soldataren hazkuntzari dagokionez, 2012rako ez da kontsolidagarria izango, ezta 2013ko lehenengo 6 hilabetetarako ere. Gainera, KPIaren igoera bermatuko da 2014 eta 2015 urteetarako, eta 2013ko edozein kaleratze, kaleratze bidegabe moduan ulertuko da.