Omniak urtarrilaren 28ko osoko bilkurarako 7 mozio aurkeztu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2013ko urt. 18a, 08:00

Webgunean adierazi bezala, 7 dira Omniak hilaren 28ko osoko bilkuran eztabaidatzeko aurkeztutako mozioak: hiri-altzariak, kantxaren konponketa, herri lokalak, familia ugariak, laneko mobbing-a, Laguntza Sozialen inguruko informazio kanpaina eta talde editorialari dagozkionak, hain zuzen ere.

Webgunean adierazi bezala, 7 dira Omniak hilaren 28ko osoko bilkuran eztabaidatzeko aurkeztutako mozioak: hiri-altzariak, kantxaren konponketa, herri lokalak, familia ugariak, laneko mobbing-a, Laguntza Sozialen inguruko informazio kanpaina eta talde editorialari dagozkionak, hain zuzen ere.

Hiri altzarien mozioan, politikari, tekniko eta herritarrez osatutako prozesu parte hartzailea aldarrikatzen du, hutsuneak jasotzen dituen informea eratu eta lehentasunak ezarri ahal izateko. Gainera, erabilera publikoekin lotuta, areto futbol, eskubaloi eta hockey-an aritzeko erabiltzen den polikiroldegiko kantxa konpontzeko mozio berezia aurkeztu du.

Herri lokalen auziari dagokionez, aurrenekoaren ildo beretik, hauen erabilerarako erregela komunak adosteko prozesu parte hartzailea beharrezko ikusten da Omniatik.

Laugarren mozioak, familia ugarien kasua biltzen duenak, Eusko Jaurlaritzatik jasotako agindua du hizpide. Bertan, bizigarritasuna bermatzeko pertsona bakoitzeko 15 m2-ko espazio minimoa ezabatzen dela aipatzen du Omniak, gain okupazioaren mugak handituz. Agindu horren bidez, bizigarritasun desegokia duten familiei Babes Ofizialeko Etxea ematea eragozten dela dio Laudioko herri plataformak.

Lanean emandako jazarpenen hazkuntzari aurre egiteko hartu beharreko neurriak eskatzeko, berriz, laneko mobbing-a izenarekin, bosgarren mozio bat aurkeztu du.

Seigarrenak Laguntza Sozialen inguruko informazio kanpaina abiatzea du helburu, hauen inguruko datuak emanez alarma sozialak arindu ahal izateko. Gainera, iruzur posibleei aurre egin beharra aldarrikatzen da puntu honetan.

Azkeneko mozioan, talde editorial bat sortzea proposatzen da, publikatuko diren gaiak erabakitzeko. Hau talde politiko eta herri komunikabide bakoitzeko ordezkari batek osatu beharko du.     

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide