Laudio Ikastolak XIII. hezkuntza jardunaldiak antolatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2013ko urt. 16a, 08:00

Beste urte batez, Laudio Ikastolako hezkuntza jardunaldiak ospatuko dira. XIII. edizioa izango da, eta 0-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei, zein irakasle, ikasle eta beste profesionalei zabalduta dago.

Gai desberdinak jorratuko dira, adituen laguntzarekin. Hausnarketa prozesu bat ematea du helburu, nork bere bizitzara, lanera eta familia esparrura eraman ahalko dituen estrategiak ezartzen laguntzeko.

Beste urte batez, Laudio Ikastolako hezkuntza jardunaldiak ospatuko dira. XIII. edizioa izango da, eta 0-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei, zein irakasle, ikasle eta beste profesionalei zabalduta dago.

Gai desberdinak jorratuko dira, adituen laguntzarekin. Hausnarketa prozesu bat ematea du helburu, nork bere bizitzara, lanera eta familia esparrura eraman ahalko dituen estrategiak ezartzen laguntzeko.

Aurten lau saio izango dira: bi euskaraz, bat elebiduna eta azkena gaztelaniaz, aipatutako ordenan. Aurrena, urtarrilaren 21ean izango da, “haurren autonomia bultzatzen dut ala gehiegi ari naiz babesten?” izenburupean. Hizlaria Nerea Mendizabal Psikopedagogoa eta Gizarte eta Haur masajeko hezitzailea izango da. Bigarren saioan, hilaren 22koan, Leire Darreche Pedagogian Doktorea eta Haur Hezkuntzan Magisteritza tituluduna izango da hizlari, “eskola inklusiboa eta aniztasunaz” aritzeko. Hirugarrenean, 23an, “ikaskidetza: elkarrekin ikasten, elkarrekin eraikitzen” izango dute hizpide Mariam Bilbatua Pedagogian Doktoreak, Ana Usabiaga Psikopedagogoak eta Ainara Artetxe Psikologoak. Azkenak, egun bat beranduago, “gurasoak eta nerabeak: nerabezaroaren aurrean bizirauten” jorratuko du, Juanjo Arrasate Gizarte Hezitzailearen eskutik.

Saio denak Laudioko Udaleko gela balio anitzean emango dira, arratsaldeko 17:30etan, 21ekoa salbu, 17:00etan izango dela. Behar duenak haurtzaindegi zerbitzua erabiltzeko beta izango du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide