Ertzainei “zipayo” deitzeagatik salatu zuten herritarra absolbitu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2012ko abe. 21a, 08:00

Hilabete batzuk pasa dira Tubos Reunidoseko greban langile batek egindako deklarazioengatik salaketa jaso zuenetik. Hitzotan, ertzainei erreferentzia egiteko “zipayo” izendapena erabili zuen, zeinak, hiztegien arabera, Amerikako tribu batetako kide edota soldatapeko morroia esan nahi duen.

 

Hilabete batzuk pasa dira Tubos Reunidoseko greban langile batek egindako deklarazioengatik salaketa jaso zuenetik. Hitzotan, ertzainei erreferentzia egiteko “zipayo” izendapena erabili zuen, zeinak, hiztegien arabera, Amerikako tribu batetako kide edota soldatapeko morroia esan nahi duen.

 

Egunotan Arabako Probintzia Auzitegiak ekintza horrek legea urratzen ez duela ebatzi eta absolbitu egin du. Horren aurrean, Segurtasun Departamenduak harridura erakutsi du; “sententzia judizialei men egin behar bazaie ere, zenbaitetan jendartearen gehiengoak ezin ditu ulertu, zuzenbide estatu batetan denok kondenagarritzat ulertzen ditugun portaerak bermatzen dituztelako”, esan du Estefania Beltranek, Segurtasun Kontseilariak.

 

Beltranek elkartasuna helarazi dio Ertzaintzari, orokorrean, urtetan “mespretxuzko” termino hori jasan dutenak asko izan direla argudiatuta.

 

Hala ere, sententzia judizialak onartu behar direla esan badu ere, kasu honetan hartu den erabakiak polizia instituzioarekiko errespetua bermatzen ez duela aipatu du amaieran.

 

Jarrera berdina erakutsi du ERNEk, Ertzaintzaren sindikatu handienak. “Etengabeko errespetu faltak”,  “epaile eta fiskalen erabakien aurreko defentsa falta”… salatu du sindikatuak, beste gauza batzuen artean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide