Laudioko Guardian enpresak 139 kaleratze planteatzen zituen Enplegu Erregulazio Espedientea atzera botatzea erabaki du. Horren ordez, 2013garren urtean zehar langileetako bakoitzari 45 eguneko suspentsio espedientea aplikatuko zaio. Gainera, urte berdinean, lehenengo sei hilabeteen buruan, 25 langile kanporatu nahi dituztela iragarri dute, betiere langileek boluntarioki onartu beharko luketen neurria izanda, trukean indemnizazio eta ordain desberdinak jasoz.
Lan hitzarmenaren negoziaketari dagokionez, langileetako bakoitzari, sinatzearekin batera, 1200 euroko ordain ez kontsolidagarria ematea adostu dute, 2013garren urtean berriz ere jasoko dutena, horietatik 600 euro kontsolidagarriak izango direlarik. Gainera KPIaren igoera bermatuko da 2014 eta 2015 urteetarako.
Hauetaz aparte, lan hitzarmenak, iraun epe osoan zehar, kaleratzeen aurreko indemnizazio bat jasotzen du, urteko 33 egunetakoa, 24 hileko kuoten gehiengoarekin, alde batetik, eta, 2013ko lehenengo sei hilabeteetan, urteko 45 egunetakoa, 42 hileko kuotekin, bestetik.
Langileak gaur bilduko dira, adostutako akordioa onartuko duten erabakitzeko.
Lipmesa enpresa lehiaketa prozesu batetan sartu da
Lipmesako egoera Guardianen egoerarekin kontrastean sartzen da. Ingalaterrako Klarius Taldeak 2010. urtean egun 150 langile dituen Quinton Hazzel enpresa (lipmesa) erosi zuen. Langileek, ordutik, enpresaren hondoratzearen aurrean ezer ez egitea leporatzen diote eta plan estrategikorik ez izatea salatzen dute.
Enpresarenganako apustu eza horrek gaur egungo egoerara eraman dituela esan dute langileek, non enpresa lehiaketa prozesu baten aurrean aurkitzen den, nork erosiko zain. Komiteak badaki hori izan daitekeela etorkizuna berma dezakeen bakarra.
Egoeraren aurrean, langileek, astearte eta ostegunero, eguerdiko 12:00etatik 13:00etara enpresaren aurrean kontzentrazioak egingo dituzte.