Jose Angel Biguri preso gaixo Amurriarraren baldintzapeko askatasun eskaeraren aurrean, fiskalak, epaileari helarazitako idatzian, aurkakotasuna erakutsi du. Legearen arabera, gaixotasun larri eta sendaezinak sufritzen dituzten presoek lor dezakete baldintzapeko askatasuna. Ministerio Publikoak Biguri talde horretan sartzen ez dela eta kartzelak bere bizi itxaropena laburtuko duenaren frogarik ez dagoela esan du.
Fiskalaren arabera, Martutene kartzelako informe mediko desberdinek gaixotasunak arriskurik ez duela esaten dute, nahiz eta kartzelan mantentzeak eboluzioan kaltea eragin dezakeen.
Era berean, Medikuntza Legalaren Institutuak egindako informean, %0,03 eta 1,2 arteko heriotza aukerak dituela aipatzen da. Honi, hil eginez gero gaixotasunaren ondorioengatik izango ez zela gehitzen dio informeak.
Biguriri 2001. urtean diagnostikatu zioten gaixotasuna eta ordutik gaurdaino Donostiako Ospitalean jarraipen medikoa jasotzen du.