Guardian enpresak 120 langile kaleratzeko asmoa iragarri du

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2012ko urr. 24a, 08:55

Guardian enpresak kaleratzeak egingo dituela iragarri du. Zehazki 120 dira jo puntuan dauden langileak; langileen laurdena. Horri, aldi baterako lan-enpresen bidezko kontratazioa bertan behera utzi izana gehitu behar zaio.

 

Guardian enpresak kaleratzeak egingo dituela iragarri du. Zehazki 120 dira jo puntuan dauden langileak; langileen laurdena. Horri, aldi baterako lan-enpresen bidezko kontratazioa bertan behera utzi izana gehitu behar zaio.

 

Hala ere, ELAko ordezkaria den Aitor Izak eta LAB sindikatuak ohar baten bidez aipatu dutenaren arabera, kaleratzeena grebalarien gaineko presioa ezartzeko estrategia izan daiteke. Izan ere, lan hitzarmen duina lortzeko, greba luze eta mugagabean murgilduta daude enpresako langileak. Azkeneko horiek, kaleratzeen aurrean, 42 edo 45 eguneko kalte ordaina jasotzea aldarrikatzen dute.

 

Honen harira mobilizazio deialdi desberdinak egin dituzte: aurrena gaur, 11:30etatik 12:30etara, Laudioko Herriko plazan, kontzentrazioa. Ostegunean, hilak 25 12:00etatik 14:00etara, Laudiotik Urduñarako auto-ilara egingo dute. Eta, egun bat beranduago, ostiralean, 11:30etatik 12:30etara, Amurrioko San Anton plazan kontzentrazioa. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide