Tubos Reunidosen lan hitzarmena sinatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2012ko urr. 8a, 10:42

Pasa den ostegunean, hilaren 4an, langileek erreferendumean bozkatuta, onartu zuten Tubos Reunidosen proposatutako lan hitzarmen berria. Sindikatu denek ontzat eman duten arren, LAB izan da hitzarmena bere osotasunean sinatu ez duen bakarra.

 

Hamar greba jardunaldiren ostean heldu dira adostasunera. Akordioan lan erreformaren aurreko babesa ezartzen da; beste batzuen artean, klausula berri batekin, langileek, hitzartutako soldataren azpiko irabaziak izatea saihestuko da.

 

Pasa den ostegunean, hilaren 4an, langileek erreferendumean bozkatuta, onartu zuten Tubos Reunidosen proposatutako lan hitzarmen berria. Sindikatu denek ontzat eman duten arren, LAB izan da hitzarmena bere osotasunean sinatu ez duen bakarra.

 

Hamar greba jardunaldiren ostean heldu dira adostasunera. Akordioan lan erreformaren aurreko babesa ezartzen da; beste batzuen artean, klausula berri batekin, langileek, hitzartutako soldataren azpiko irabaziak izatea saihestuko da.

 

Honekin batera, ultra aktibitatea bermatuko duen klausula onartu da, hitzarmen berri baten negoziaketetan honetan adostutako kondizioak manten daitezen. Gainera, urte sabatiko bat izateko eszedentzia aukera ere barne hartzen du hitzarmenak, betiere, aurretik, lau urte luzez, lan orduen %100etan lan egin bada. Bost urte hauetan, soldataren %80a kobratuko lukete langileek.

 

Aipatutakoez gain, errelebo kontratuaren mantentzea, 2012rako soldaten hazkuntza KPI gehi puntu baten eta hurrengo lau urtetan KPI gehi 0,8 puntutan, autofinantziaketa… izan dira lan hitzarmen honen oinarriak.

 

 

LABek ez du hitzarmena bere osotasunean sinatu.

 

Lehenago aipatu bezala, sindikatu abertzaleak, lan hitzarmena ontzat hartu arren, ez du sinatu, iragarritako prozesua errespetatu ez delako. Esate baterako, galdeketa batzar informatiboak deitu gabe egin zen. Gainera, negoziaketak bloke guztien inguruan (euskara, berdintasun plana…) ez direla egin esan du LABek.

 

Hala ere, langileek lortutako puntuak sinatu eta babestu ditu, gainontzekoetan abstentzioa aurkeztu badu ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide