Irailaren 26ko murrizketen kontrago greba orokorrari begira, Aiaraldeko greba plataformak, eragile sozial (Askapena, Laudio, Amurrio eta Urduñako Gazte Asanbladak, Hauspoa, Gazte Independentistak, Ikasle abertzaleak) eta sindikal (ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, CNT) desberdinek osatua, kontzentrazio zaratatsuak deitu ditu.
Lehena hilaren 20an, osteguna, egingo da, Amurrion, herriko plazan, 19:30etatik aurrera. Bigarrena Urduñan izango da, egun bat beranduago, ostiralean, 19:30etan, herriko plazan.
Bukatzeko, hilaren 26an, greba egunean, eskualdeko manifestazioa deitu dute, Laudioko Lamuza plazatik 18:00etan abiatuko dena.