Gasteizko gai sozialen auzitegiak aginduta, Laudioko Aceros enpresan, gaur egungo Sidenor Industrial, 1960 eta 1990 urteen bitartean eman zen amiantoaren aurreko prebentzio ezaren ondorioz hil zen langilearen alargunaren pentsioari %50eko gainordaina ezarriko zaio.
Langilea igeltsero lanetan hasi zen 1966an, 1992an fabrika itxi zuten arte. 2010ean hil zen, 73 urte beteta zituela eta azkeneko urteak oxigeno-terapiarekin pasatu ondoren.
Gizarte Segurantzarako Institutu Nazionalak asbestosiak jota hil aurreko egunetan ezgaitasuna eman izanak pentsioa bikoiztea ekarri zuen.
CCOOk amiantoaren arriskuak salatu ditu
CCOO sindikatuak fabrika ohiak utzitako osasun kalteak salatu eta amiantoarekin harremana izan dutenei osasun kontrolak egitera gonbidatu ditu, eta, bide batez, sindikatuarekin kontaktuan jartzera, gaixotasun profesionalak aitortuak izateko gestioak bideratzeko.