San Bernardino Country-n, Californian, kokatutako Mojave Solar LLC enpresarekin bi milioi euroko kontratua sinatu du TR-ek, eraikiko duten eguzki-zentral termiko berriarentzat tutuak egiteko.
Zentralak 280MW-ko potentzia izango du, 54.000 etxebizitza asetzeko adina, eta urtean CO2 emisioak 350.000 tonatan murriztuko ditu. Tutuek 1,5 zentimetro zabal eta 24 metro luze izango dituzte. Zentrala 2014ean martxan jartzea aurreikusita dago.
Honekin Tubos Reunidos-en posizio estrategikoa indartu egiten da, soldadurarik gabeko altzairuzko tutu luzeak eraikitzen dituzten enpresa urrien artean.