Abiatu da Araba Euskaraz 2013 edizioa, Amurrion datorren urtean ospatuko den ikastolen jaian amaiera izango duena. Aurtengo lema “jaietan kili-kili euskaraz ibili” izango da.
Hasiera honetarako, kamiseta bereziak atera dituzte, leloarekin apainduak. Salmenta puntuak Amurrion, abuztuaren 6tik 9ra, arratsaldez, eskultura ondoan jarriko den postuan, Gasteizen, gaur, abuztuaren 5ean, goizeko 10etatik arratsaldeko hirurak bitarte Aiztogile kalean eta Laudion, baserritarraren egunean, izango dira. Hauetaz gain, beste herri batzuetan saltzeko aukerak analizatzen ari dira.
Honekin batera, Amurrion, abuztuaren 9an, pintxo potean kamisetarekin eskatuz gero, hurrengo pintxo poteetan erabiltzeko bonoen zozketan parte hartu ahalko da. Gainera, egun honetan bertan, ArabaEuskaraz013 aurkezpen argazkia egingo da, arratsaldeko 19:00etan.