Murrizketa eta erreskatearen aurkako kontzentrazio deialdia egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2012ko uzt. 19a, 09:00

Aurreko bi kontzentrazioen harira, hirugarren bat deitu dute banketxeen erreskatearen eta honen ondorioz aurrera eramaten ari diren murrizketen aurka egiteko.

 

Deialdia egin dutenek egoeraren erantzukizuna PPri leporatzen diote, hauen ustez jendea engainatzen saiatzen ari baita erreskate ekonomikoa banketxeek ordainduko dutela esanez, benetan herritarrek ordainduko dutenean.

 

Horregatik hartutako neurrien eta erantzuleen aurka kontzentratzera deitu dute, uztailaren 21ean, larunbata, 19:30etan Laudioko PPren egoitzaren aurrean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide