XVII. mendeko baseliza dugu Natividad de Goikuria, zeina, denboraren eraginez, zaharkitua gelditu den. Eraberritze obrei dagokien gastuari aurre egiteko, Aldundiak 22.356,43 euro emango ditu, Eguzkibegi de la Ermita de Goikuria elkarteak lortutako kantitateari batuko zaiona.
Zehazki, obren lehenengo fasea izango den honetan, 1770. urtean eraikitako zurezko kanoi ganga berrituko dute. Ez soilik egitura, baizik eta baseliza berezi egiten duten gai klasizistako irudiak ere. Horretarako, sitsen aurkako tratamendu bat aplikatuko diote, babestu asmoz, ondoren ezabatutako irudiak berriz margotzeko. Arkitektura mota hau herri txikietan eman zen eta gaurko egunera oso eraikin gutxi iritsi dira.
4 urte behar izan ditu elkarteak beharrezko diru laguntza lortzeko, Eleiz Museoari esker heldu dena.