Pasa den astelehenean -hilaren 18- egindako osoko bilkuran, informe tekniko eta juridiko banak ezarritakoari jarraiki, Amurrio zabor zerbitzuan erkidetzea adostu zen, talde politiko guztien aldeko botoarekin.
Aspaldidanik mahai gainean egon den proiektua da hau, baina atzeratuz joan dena, beti azkeneko momentuan lantzeko utzi baita. Amurrioren erkidetzearen ondoren, zabor enpresa esleipendunaren kontratuaren handitzea egingo da.
Neurri berri hau uztailaren hasieran martxan jartzekoa da, betiere programatutako epe guztiak betetzeko arazoak sortzen ez badira.