Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak euskarak lan munduan duen egoeraren inguruan hausnarketa egin du, hizkuntza aholkularitzan lan egiten duten bazkideekin. Ildo honetan, euskararen normalizazioan urratsak eman dituen Gometegui enpresara bisita antolatu dute, esperientziaren berri emateko.
Hitzordua bihar izango da, ekainaren 20a, goizeko 10:00etan. Kontseilutik kazetari euskaldunei bertaratzeko gonbitea luzatu zaie.