Portugal eta Espainiako Guardian Glass enpresako lehendakaria den Jean-Luc Morabitok eta Mariano Gonzalezek, Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako zuzendariak, lankidetza akordioa sinatu zuten iragan asteazkenean.
Akordioan beirazko eraikuntza sistemen inguruko mintegi internazionala gauzatzeko aukera aztertzen da. Gainera, material honen inguruko inbestigazioa eta espezializatutako ikasleen eta langileen heziketa indartuko da, enpresara langile berriak hurbiltze aldera.
Adostutako lankidetza Guardian-ek, arkitekturari buruzko kongresu batetara joateko, Nafarroako Unibertsitateko 5 ikasleentzat emandako bekei batzen zaie, hala nola unibertsitatean bertan beirari buruz eskainitako beste hitzaldiei ere, unibertsitate desberdinekin enpresak dituen kolaborazio desberdinen artean.
Enpresa 1932. urtean sortu zen Detroiten eta gaur egun mundu mailako hirugarren beira ekoizlea da. Euskal Herrian Laudion eta Tuteran ekoizten ditu bere produktuak.