Pasa den asteko ostiralean egin legez, inongo talde politikorekin lotura eza aldarrikatzen duen herritar talde batek kontzentrazioa deitu du ekainaren 16rako, larunbata. Alderdi Popularraren egoitzaren aurrean izango da, arratsaldeko 19:30etan.
Ostiralekoan, zeina internet bidez deitu zuten, 20 lagun bildu ziren. Larunbatekoa jendetsuagoa aurreikusten da, prentsa oharrean parte hartze zabalera deitu ostean, ideologia politikoa edozein delarik ere.
Zabaldutako komunikatuan, egoeraren erantzukizun guztia PPri leporatzen zaio. Gainera, Alderdi Popularra gezurretan aritu dela salatzen dute, jasotako mailegua bankuek ordainduko dutela esan baitu, “argi” daukatenean “hainbat milioi euroko mailegu hau gizarte guztiaren artean ordainduko dugula”.
Horregatik, “neurri hauek eta berauek hartzearen erantzule direnen aurka agertzera” gonbidatzen dituzte herritarrak.