Kider Taldeak Enplegu Erregulazio Espedientea aurkeztu du

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2012ko eka. 7a, 09:30

2012ko uztaila eta abenduaren arteko 6 hilabeteetan burutzekoa den 45 eguneko suspentsioa ekarriko duen Enplegu Erregulazio Espedientea (EEE) aurkeztu die Kider Taldeak langileei, aurtengo aparteko bi ordainsarien ezabaketarekin batera, krisi ekonomikoak etxe mailako kontsumoaren gainbehera ekarri duela argudiatuta.

 

Gainera, lehengaien garestitzea, handituz doan energiaren kostea eta bankuek enpresei kredituak emateko jartzen dituzten trabak izan dira enpresak egoera ekonomiko latzaren aurrean azaldutako arrazoiak.

 

2012ko uztaila eta abenduaren arteko 6 hilabeteetan burutzekoa den 45 eguneko suspentsioa ekarriko duen Enplegu Erregulazio Espedientea (EEE) aurkeztu die Kider Taldeak langileei, aurtengo aparteko bi ordainsarien ezabaketarekin batera, krisi ekonomikoak etxe mailako kontsumoaren gainbehera ekarri duela argudiatuta.

 

Gainera, lehengaien garestitzea, handituz doan energiaren kostea eta bankuek enpresei kredituak emateko jartzen dituzten trabak izan dira enpresak egoera ekonomiko latzaren aurrean jarritako arrazoiak.

 

Estatu mailako Kider enpresako langile guztiei ezarriko zaien behin behineko neurria da, zeina, merkatuen egoeraren aldaketarekin baliogabetuko litzatekeen. Guztira 439 pertsona izango dira kaltetuak, Murgan lan egiten dutenak barne.

 

Enpresak neurri hauek, eta beste hainbat, ezinbestekotzat hartu ditu, haiek gabe enplegua eta kotizazio oinarriak mantentzea ezinezkoa luketela azpimarratuz.

 

Kontsultetarako epea gaur, ekainaren 7an, bukatutakoan, enpresaren eta langileen etorkizuna bermatze bidean akordio baten bilakuntzan murgilduko direla adierazi dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide