TRI enpresako langileek aurre akordioa sinatu dute enpresako zuzendaritzarekin

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2012ko mai. 31a, 09:00

 

Hamar lanuzte egin eta gero, uztailaren 8a baino lehen ez dute besterik egingo TRI enpresako langileek, zuzendaritzak hala eskatuta. Arrazoia, aldarrikatzen zituzten hiru puntuak bermatuko dituen aurre akordioa sinatu izana: lanaldiaren distribuzio irregularra, ultra aktibitatea eta hitzarmen kolektiboaren gaineko zuzendaritzaren legezko aldaketak ekiditea.

 

 

Hamar lanuzte egin eta gero, uztailaren 8a baino lehen ez dute besterik egingo TRI enpresako langileek, zuzendaritzak hala eskatuta. Arrazoia, aldarrikatzen zituzten hiru puntuak bermatuko dituen aurre akordioa sinatu izana: lanaldiaren distribuzio irregularra, ultra aktibitatea eta hitzarmen kolektiboaren gaineko zuzendaritzaren legezko aldaketak ekiditea.

 

Gatazkaren jatorri izan diren hiru puntuak aurre bermatu izanak garaipen zaporea utzi du langileengan. Ez da, dena den, betiereko akordioa, eta datozen egunotan zuzendaritzarekin izango dituzten bileretan negoziatu beharko dituzte nondik norakoak. Aurrera ez egitekotan, lanuzteetara bueltatuko direla jakinarazi dute langileek, betiere, ahaztu gabe, uztailaren 8rako ezarritako epea aurre akordioan lortutakoak mantentzeko baldintza dela.

 

Langileen ordezkari gehienek (UGT, CCOO, LAB, ELA…) sinatu badute ere, bada egin ez duenik, produkzioaren gehiengoa egunotan egiten dela argudiatuz, eta lanuzteak presiorako tresna moduan aldarrikatuz. Gainera, aurretik batzorde guztiak zuzendaritzarekin sinatutako aurre akordioa sindikatuotako langileek, aipatutako 3 puntuak ez betetzeagatik, atzera bota zuten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide