Aiara Batuz-ek EAJ-ren deklarazioak larritzat hartu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2012ko mai. 25a, 12:02

Pasa den asteko ostegunean, hilaren 17, ospatu zen osoko bilkuraren harira EAJ-k egindako deklarazioei erantzuna eman die Aiara Batuz talde politikoak.

 

Pasa den asteko ostegunean, hilaren 17, ospatu zen osoko bilkuraren harira EAJ-k egindako deklarazioei erantzuna eman die Aiara Batuz talde politikoak.

 

Deklaraziotan, parte hartze ezari kritika egiten zaio, espediente irekidunek eragindako herritarrak eztabaidara ez gonbidatzeagatik, EAJ-k eta PP-k espresuki eskatu bazuten ere. Honen aurrean Aiara Batuz-ek bere erabakia defendatu du, lan hori zinegotziena dela esanda eta, legegintzaldi hasieran proposamen hau egin zenean talde guztiek onartu zutela gogoratuz, nahiz eta egoera berezietan kaltetutako norbanakoen parte hartzeari atea zabaldu.

 

Honekin batera, alderdi jeltzaleak politikariak arazoak konpontzeko daudela esandakoaren aurrean, Aiara Batuz taldeak komisioan saiatu ez izana kritikatzen du, kaltetuengana zuzenean joz udaletxearen aurka jartzeko. Are gehiago, gehitzen du, talde politiko denek norbanakookin hitz egiteko aukera izan dutenean.

 

 

Bildurentzat giltza

 

Deklarazioen bigarren zatian Aiara batuz eta Bilduren arteko lotura salatu zuen EAJ-k, lehenengoa bigarrenaren tresnatzat aurkeztuz. Honen aurrean, herritarren taldeak, gogoratu du alderdi politikoekiko independentea dela eta kasuan kasuko ideiak eta proiektuak defendatuko dituela, nahiz eta ohiko politikarientzat “ulertzeko zaila” izan.

 

Bukatzeko, eta aurrekoarekin lotuta, Bilduren aurrekontuen alde bozkatu izana leporatzen diote, Araba Euskaraz jaialdiari diru-laguntzak emateari utzi eta Aiarako elkarte kultural bakarrarekin hitzarmen bat sinatzearen truke, hauek izan direnean zuzenketak planteatu dituzten bakarrak; parke mugikorraren hobekuntza, eskola publikoari laguntza, Hiri Ordenakuntzarako Plan Orokor berria eratzeko tramiteen hasiera… izan dira, besteak beste, planteatutako zuzenketak, Ikastolaren inguruaren konponketa, lan poltsa berrien eraketa... Bildurekin negoziatu izanarekin batera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide