Tubos Reunidos enpresako zuzendaritzaren immobilismoa arrazoi, Enpresa Batzordeak maiatzaren 28tik aurrera lanuzteak areagotuko direla adierazi du, iraunkorrak izango diren 24 orduko greba alternoak eginez.
Helburua hitzarmen kolektiboa aurrera eramatea da, zeina, euren esanetan, lan erreformaren arlo atzerakoiak ez onartzean datzan. Izan ere, lege hau egoera ekonomiko larria duten enpresentzat ondo ikusi arren, ez dute TRI enpresa multzo horretan kokatzen, 2011ko irabaziak 24,4 milioikoak izan baitira eta 2012ko lehenengo hiru hilabeteen etekin ekonomikoak positiboak.
Beraz, enpresaren jarrera oportunismoan kokatu egin dute, lege berri honetaz baliatu nahi duelako urteetan borrokatuz lortutako langileen eskubideak murrizteko.
Egoera honen aurrean, atzokoaz gain, ostiralean bigarren lanuzte bat egingo dute, aipatutako maiatzaren 28tik aurrera egingo direnei batzen zaiena.