Euskararen erabilera normalizatu batetan sakontzeko sortu zen Berbalagun plana; barnean dugun hori egunerokotasunean naturaltasunez ateratzeko. Honen baitan hazi zen Gurasolagun mikroplana, gurasoei zuzendua, heziketaren hastapenetatik euskara ardatz izateko bidean.
Planari lotutako ekintza desberdinak iragarri zituzten sustatzaileek eta gaur, asteazkena, Arraño mendira egingo den txangoan parte hartzeko aukera izango dute guraso euskaldunek. Pilotak, sokak... ez dira faltako!
Irteera Herriko Plazako elizpetik egingo da, arratsaldeko 17:00etan. Ez da aldez aurretik izena eman behar.
Argibide zabalagorako: Euskara Arlora (944034890) edo Berbalagun koordinatzaileari deitu (Bego: 607 673 744)