2011ko abenduaren 31an aurretik adostutako 572.147,48 euroko kantitatea baino 120.000 euro gutxiago eskainiko zirela erabaki ondoren, Arabako Foru Aldundiak hasierako diru-laguntza berreskuratzea erabaki du. Kantitate hau Eusko Jaurlaritzak emango dituen 452.147,48 euroei batu behar zaie, zeinak Nerbioi ibaiko pasealekuaren Markixa-Salbio arteko 1,1 kilometrotako zatia egiteko erabiliko diren.
Proiektua Laudioko zatiarekiko berdintsua izango da, 2,5 metrotako zabalerarekin. Bi pasabide izango ditu Amurrio aldean eta trenbide azpiko paso bat.
Honetaz aparte, aipatutako zatian, 20.000 metro koadroko hedapena duen ibai ertza berreskuratuko da, industriaren eta hirigintzaren ondorioz hondatuta dagoena.
Gaur egun Nerbioiko paseo honek 5,3 kilometro ditu, Laudion hasi eta Markijanararte. Etorkizunean 33 kilometro izatea aurreikusten da, Delikatik Arrankudiagarako lotura gisa.