Laudioko Udalaren Ideien Bulegoak hiritar tailerrak gauzatzen lagundu dutenen lana eskertu du

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2012ko api. 29a, 09:00

Prentsa ohar baten bitartez, Laudioko Udalaren Ideien Bulegoak eskerrak eman dizkie hiritar tailerrak gauzatzen lagundu duten antolatzaileei nola bertaratutako guztiei ere. Espresuki, hizlari moduan aritutako Laudioko Udaleko hirigintza eta ingurumenaren burua den  Jesus Cebolla, Anton Agirregoitia arkitekto hirigilea eta Fernando Hevia Laudioko Udaleko arkitektoa aipatzen ditu, moderatzaile izandako Juan Luis Moragues Amalur Fundazioko kidea, Jose Luis Cerro udal langilea eta Canal 58ren eskutik grabaketan ibilitako Jose Duarterekin batera.

Bertaratuen artean arkitektoak, hirigileak, eraikuntza-enpresak eta udalerriko sustatzaileak, higiezinen agentziak, elkarteak, auzokoak eta partikularrak aipatzen dira. Apirilaren 17ko hitzaldian 97 lagun izan ziren eta 19an, bi egun beranduago, 92, zeinak, bulegoaren ustez, plangintza eta hirigintza gaiek sortzen duten interesa agerian uzten duen.

Amaitzeko, lehenengo informazio ziklo hau hirigintzari buruzko hausnarketaren hasiera baino ez dela adierazi dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide