Aiaraldeko kirol taldeen garraiorako diru-laguntzak berreskuratu dira

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2012ko api. 22a, 10:15

Kirol taldeen garraiorako diru-laguntzak jaitsiera progresiboa izan du azken urteotan. 2006tik 2011ra 39.000 euroko gastuaren %33a ordaindu du Arabako Foru Aldundiak, aurretik %75a ordaintzen zuen bitartean. Azkeneko jaitsieran, baina, laguntza desagertu da. Kaltetuenak, noski, aiaraldeko kirol taldeak ditugu, asteburu gehienetan Gasteiz aldera irteera izaten baitute.

 

Kirol taldeen garraiorako diru-laguntzak jaitsiera progresiboa izan du azken urteotan. 2006tik 2011ra 39.000 euroko gastuaren %33a ordaindu du Arabako Foru Aldundiak, aurretik %75a ordaintzen zuen bitartean. Azkeneko jaitsieran, baina, laguntza desagertu da. Kaltetuenak, noski, aiaraldeko kirol taldeak ditugu, asteburu gehienetan Gasteiz aldera irteera izaten baitute.

 

Honen aurrean Arabako Bilduk Biltzar Orokorretan mozio bat aurkeztu zuen, eta aurrera atera, Aldundiak behar ziren neurriak har zitzan. Gainera, aurrera egiteko bultzada eman zuten beste talde politikoek neurri horiek kirolari guztietara zabaltzeko premia gehitu zuten, ezinbesteko mugikortasuna duten norbanakoen alde.

 

Ekimenak kirol taldeek Euskara, Kultura eta Kirolen komisioan egindako ekarpenetan du jatorria. Bertan bi aukera planteatu zituzten: Bizkaiko federaziora batu edo mobilizazio sozialetan murgildu. Bilduk egoeraren ardura PPrena dela esan du, Aiara Bailararekiko erakusten duen jarrera ezkorra salatuz.

 

Lortutako akordioaren arabera, diru-laguntzak emate aldera, kilometroen zenbatekoa eta mugikortasun gastuak aurkeztu beharko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide