Amurrioko euskal zinearen astea bertan behera geratu da

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2012ko api. 13a, 09:00

Amurrion 2007. urtetik gaurdaino ospatu izan den Begibistan euskal zinearen astea bertan behera geratu da. Jaialdia Antzokiaren lehenengo urteurrena ospatzeko eta Euskal Herrian sortutako laburmetraiak sustatzeko sortu zen eta 5 edizio izan ditu.

Bizitza labur honetan zuzendari eta aktore zein aktoresentzat erreferentzia bilakatu da, euren lanak ezagutarazteko tresna baliagarritzat izan baitute. Gainera bizirik zegoen laburmetrai txapelketa bakarra izatearen ohorea zuen.

Kolaborazio anizdun jaialdia izan da, bere magnitudearen erakusgarri direnak; Arabako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, euskal filmoteka eta Amurrioko zenbait enpresa, estatu mailako zine jaialdi desberdinekin batera, osatzen zuten laguntzaileen taldea.

Utzitako hutsunea “made in Amurrio” ikuskizunak beteko du, herritarren parte hartzea ardatz duena.

Bilduk egoera salatu du

Bilduk udalaren jarrera salatu egin du, 5 edizioren ostean, beste inoren iritzia kontutan hartu gabe, jaialdiarekin aurrera ez jarraitzea erabaki duela argudiatuz. Honekin batera Amurrio herria ezagutarazteko tresna baliagarria galdu izana deitoratu du, Kepa Sojo zuzendariaren lan eskerga txalotzearekin batera.

EAJren kulturarekiko konpromiso eza salatzen bukatu du alderdiak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide