Tubos reunidos enpresako langile batzordeak lan hitzarmenaren negoziazioa blokeo egoeran dagoela adierazi du komunikatu baten bitartez. Negoziazioetan enpresako zuzendaritzak aurkeztutako plataforma erregresiboari, non murrizketa sozial eta sindikalak nabarmentzen diren, lan erreformak eragingo dituen aldaketak batzearen ondoriozko egoera dela salatu dute langileek.
Neurrien artean KPI erreferentziatzat hartuta bost urtetan zeharreko soldaten murrizketa eta lan orduen luzapena agertzen dira. Hau guztia, langileen esanetan, enpresak 2011garren urtean 19 milioi euroko irabaziak izan ostean.
Honen aurrean langileek, asanbladan hala erabakita, apirilaren 16an greba mugagabea hasiko dutela iragarri dute, euren eskubideen eta interesen alde.