Okondo herriko aurrekontua, Bilduren 5 zinegotzien bozkaren bidez onartua, 1.250.479,60€koa bada ere, 105.256,58€ gobernu taldearen soldatak ordaintzeko direla deitoratu du alderdi jeltzaleak, iniziatiba berrientzat dirurik eskaintzen ez dela aipatu duen bitartean.
EAJren datuen arabera, Gizarte Segurantza barne, hilean, alkateak, dedikazio osoarekin, 4.379,15€ko gastua suposatzen du. Era berean, zinegotzietako bakoitzak, dedikazio partzialarekin, 857,17€ko gastua dakarkio udalari.
Osoko bilkuran, EAJk gastuetako hainbat erdira txikitzea planteatu zuen, soldatak barne, 70.000€ inguruko diru aurrezpena aurreikusiz, zeina, alderdiaren ustetan, parkerako estalki bat, San Roman eskola zaharraren birgaitzea, frontoiaren errebotea (txapelketak antolatu ahal izateko), energia aurrezpenerako iniziatibak… burutzeko erabilgarria litzatekeen.