Ondasun Higiezinen Zergan egingo diren aldaketak aurrera eramateko ez ohiko udal osoko bilkura egingo da gaur

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2012ko mar. 12a, 09:54

Gaur, astelehena, arratsaldeko 18:00etan Laudion ospatuko den ez ohiko udal osoko bilkuran OHZn aurrera eramango diren neurriak iragartzeko, Bilduk prentsaurreko bat egin zuen pasa den ostiralean.

Arazoaren jatorria, gogora dezagun, Arabako Foru Aldundiak burututako ber kalifikazioan dago, non OHZ handitu egin zen, zenbait kasutan aurretik ordaintzen zenaren bikoitzera helduz. Aldundiak hartutako erabakiak atzera bueltarik ez zuen heinean karga koefizientearen jaitsiera eta hobarien ezarketa ikusi ziren udaletxetik hartu beharreko erabaki moduan.

Honen aurrean, Bilduk, prentsaurrekoan, karga 0,3tik 0,23ra jaitsiko dela aurreratu eta honekin batera erabakitako hobarien berri eman zuen. Azkeneko hauek kasuaren araberakoak izango dira, betiere, jaso ahal izateko, familia horrek herrian etxebizitza bakarra izan behar duela gogoratuz.

6 zatitan ezberdinduta daude:
0-6000 euro arteko diru sarrerak izanez gero, hobariak tasa horren %90 ordainduko du
6000-9000 euro arteko diru sarrerak, %70
9000-12000 %50
12000-15000 %40
15.000-18.000 %30
18.000-21.000 %20

Hauekin batera, orain arteko gainbalioaren %14,5eko tasa %5era murriztu dute. Era berean, komertzio bat irekitzeagatik %1eko zerga ordaindu behar bazen ere, hemendik aurrera %0,3 izango da.

Zergaren kantitatea epeka ordaintzeko aukera eman du udalak, aurretik eskatzen bada, 140 pertsonek egin duten bezala. Hartutako erabakien aurrean talde politiko desberdinen jarrera positiboki baloratu du Bilduk, PSErena bereziki, haiena izan baita hobarien proposamena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide