Laudioko EAJk bere poztasuna adierazi du OHZren ingurukoak erabakitzeko Batzorde Teknikoa eratu izanagatik, nahiz eta tartean zenbait zalantza aurkeztu, merkataritza lokalen eta eraiki gabeko orubeen balioztatzean, zerga tipoen murrizketan edota errenta txikienentzako hobarien kalkuluan, besteak beste.
Era berean, 2012ko aurrekontuen aurrean ardura erakutsi dute. Izan ere, EAJren hitzetan, Bilduk ez du hauteskundeetako programan aipatutakoa bete, non aurrekontuak urte hasieran onartuko zituztela esaten zela azpimarratzen duen. “Ez digute bertako taldeei gaia landu ahal izateko inolako zirriborrorik aurkeztu”, gehitzen du, beste udalerrietan lantzen ari direla oroitzen duen bitartean.
Azkenik, gobernu taldeari, aurrekontuen zirriborroa berehala aurkezteko eskatzen diote.