2007. urtean udalen %97ak Euskadiko Udalen Elkartearen (EUDEL) gomendioak onartu zituen, Okondo horietako bat izanik.
Hau oinarri izanda, 2000 biztanlez gorako herrien alkateei ardura esklusiboa aitortzen zaiela azpimarratu du alderdi jeltzaleak, Okondon, 1100 biztanle inguru izanda, alkateak aitortua duela salatuz, ordainetan urtean 48.000 € gordin kobratuz. Gainera, zinegotzi batzuen ardura partziala, beti EUDELen arabera, 5000 biztanletik gorako herrientzat gomendagarria bada ere, EAJk Bilduren lau zinegotzietako bakoitzak 5,5 ordu lan egiten dituela azpimarratu du.
Honetaz aparte, jeltzaleen hitzetan, udalak oposizioarentzat (EAJ eta Okondo Bai) diru laguntzak ezabatu ditu, alderdi bakoitzari 150 € eta zinegotziei 50 € dagozkienean.
Hau guztitik, urtean 90.000€ euroko gastua kalkulatu dute, Laudion eta Amurrion, herri handiagoak izanda, 100.000€-ko gastua ematen delarik. Gastu horiei, beste 20.000€ gehitzen dizkiete, Arabako Foru Aldundiak osasun zentrorako emango zuen diru-laguntza ustezko gestio desegoki batengatik galdu delako.
Azkenik, gobernu taldearen kontraesanak salatzen dituzte (beste batzuk ere tartean izanda), EAJk efizientzia energetikoaren alde aurkeztutako mozio baten aurrean ezezkoa eman eta hamabost minutura Garoñako zentral nuklearraren itxieraren aldeko mozioa aurrera eramateagatik, aurrezpen energetikoa aitzaki izanda.