"Jesuri ta Ganeko bizirik!" plataformak balorazio positiboa egin du urtarrilaren 30ean Laudioko osoko bilkuran aurkeztu eta aurrera ateratako mozioaren inguruan, ez soilik alderdi gehienen babesa lortzeagatik, baizik eta herri mailako eztabaida bat udalbatzara eramateagatik ere.
Dena den, azpimarratu dute, arazo honen aurrean aurkitu diren inguruko udalerrietatik osoko bilkura batetan agertu gabeko bakarrenetarikoa Laudiokoa zen. Honekin energia-iturri berriztagarrien ezarpen arrazional eta sostengarriaren aldeko apustua egitea lortu dela deritzote.
Ildo honetan, gogor salatu dute energia berriztagarriekiko gaur egungo politika. Izan ere, berriztagarriak izan arren sostengarriak ez diren energia iturriak erabiltzen ari direla baieztatu du plataformak, kontutan hartu beharreko zenbait faktoreri (fauna, landaretza, paisaia, instalazioen ezaugarriak…) bizkarra emanez. Bada, energia mota hau iturri nagusia izan behar dela ulertzen duten arren, erabilera arduratsu baten alde agertzen dira.