Azken egunotan Foru Aldundiarekin izandako harremanetatik eta asteazkenean burutu zuten bileratik, Bildu, Omnia eta PSEk akordioa lortu dute Ondasun Higiezinen gaineko Zergari eragiten dion karga jaisteko.
Otsailean zehar Udal Ogasun batzordeak erabakiko du karga horren zenbaki zehatza, 0,2-0,25 artekoa izango dela aurreikusten den arren, betiere lortuko den dirua aurreko urtean lortutakoa baino gutxiago izango ez dela bermatuz. Honekin batera, zatikako hobari fiskalak kalkulatuko dituzte, diru-sarreren arabera egokitzeko.
Hiru alderdien arteko akordioa den arren, EAJk aukera du, astelehenerako deitu duten udalbatzan, PPrekin batera bere atxikimendua emateko.
Dena bide zuzenetik badoa, otsailaren bukaerarako programatutako udalbatzan prozesu honen emaitzak onartuko dira. Ondoren, Udalak informazio epe bat irekiko du, herritarrak bertara joan eta udal-teknikoekin batera ordaindu beharreko zerga kalkulatzeko.
Akordio honekin bete dira PSEk aurkezteko zuen mozioaren zenbait puntu, non, besteak beste, Arabako Foru Aldundiari kritika egiten dion egungo egoera ekonomiko zailean prozesua aurrera eramateko eragatik. Gainera, kargaren jaitsierarekin batera, 21.000€-tik beherako errententzat aplika daitezkeen hobariak aztertzea eskatuko zuen, gorago aipatutako hitzarmenean jaso den bezala.