Ondasun Higiezinen gaineko Zerga buruhauste andana sortzen ari da Laudion. EAJ-k bere balorazioa aurkeztu egin du, neurri berri honek suposatzen duen zergaren gaineko hazkuntza handia ikusita.
OHZ lurzoruaren eta eraikuntzaren balioek osatua da, non baturari, ondoren, udalerrian erabakitako karga bat ezartzen zaion. Pairatutako igoera Arabako Foru Aldundiak aurkeztu berri duen berkalifikazioaren ondorioa da, Udalak kargaren koefizientea mantendu baitu.
Honen aurrean, EAJ-k ez ohiko udalbatza deitu du urtarrilaren 30erako, non zergaren gabetzea eskatuko duen, txosten tekniko baten eraketa eta hobari fiskalen txertaketaren inguruko analisiarekin batera.
Proposatzen duen txosten teknikoaren helburua ezarri beharreko karga erabakitzea da, betiere aurtengo diru sarrerak iazkoen neurrikoak izatea bermatuz. Gainera, kasu konkretuen arabera aplikatu behar diren neurriak direla azpimarratzen da, oinarri fiskal bat abiapuntu izanda: zergaren gaineko arauak, beti, zergadunaren alde egin behar du.
Aldaketa hauek bideragarriak ikusten ditu alderdiak, zerga ordainketa epea hasi ez den heinean.
EAJren balorazioa Ogasun batzordean alderdi bakoitzak izan zuen jokaeraz
EAJk zabaldu duen oharraren arabera, Bilduren gobernu taldeak karga 0,40n mantentzea proposatzen zuen, eta, honekin batera, Kontsumo Prezioen Indizearen (KPI) igoerarekin beste zerga mota batzuei hazkuntza progresiboa ezartzea.
Gainerako alderdiek, aldiz, karga 0,30era jaistea proposatu zuten EAJren oharraren arabera, eta zaborren gaineko zerga izan ezik gainontzekoak bere horretan mantentzea.