Laudioko PSEk bi mozio aurkeztuko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2012ko urt. 19a, 11:21

Urtarrilaren 30eko plenoan PSEk bi mozio aurkeztuko ditu Laudion. Bata 2011ko apirilaren 18an onartutakoa berrestera dator. Besteak, aldiz, herritarron parte hartzearen handitzea du helburu.

Aurreneko mozioarekin Eusko Jaurlaritzarekin kolaborazio itun bat sinatzea bilatzen da erregistro munizipalean Euskal Autonomi Erkidegora zuzendutako idatziak aurkezte aldera. 2011ko pleno hartan denek onartu zuten arren, gaur egun bideratu gabe dago, antza kostu ekonomikoa baloratzen ari direlako.

Bigarren mozioa, aldiz, gestio publikoaren inguruko parte hartzearen sustatzeari lotuta datorkigu, handituz doan herritarron eskakizuna aitzaki. PSE-ren hitzetan, hori da demokraziaren oinarria eta urteetan eskatzen aritu direna.

Honi lotuta, ezinbestekoa ikusten dute udala eta herritarron arteko espazio komun bat sortzea, Herritarron Parte hartze Erregelamenduaz, ezinbestekotzat duten tresna, baliatuz, erlazio sozial hauek artikulatzeko.

Erregelamendua egiteke legoke, eta, behin idatzita, plenoan 6 hilabeteen buruan bozkatu beharko litzateke, alderdi honen iritziz. Hau idazteko, udaleko alderdi guztien artean eratutako Lan Komisioa aldarrikatzen dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide