Urduña hiria famatua da aeromodelismoaren praktikarengatik. Orain dela gutxi arte kirol honen inguruko klub bakarra zegoen arren, zituzten helburuak adosteko tira birak medio, bazkideek bitan banandu zuten euren ibilbidea, R.C Nervion eta Alas de Orduña osatuz.
Alas taldeak denbora luzea lanean badarama ere, 2012 urte honetan erakusketa eta praktika aeromodelistikora zuzendu nahi ditu indarrak. Kluba 27 kidek osatua da, zeinek 30 urte luzez euren sakrifizioa eskaini dioten kirol honi. Hastapenetan Getxon jardun baziren ere, Delika inguruan lan egin dute orain dela 10 urtetik gaurdaino.
2012 urtea bizia aurreikusten da klubarentzat. Asteburuetan hegan egiten jarraitzeaz gain, eguraldia lagun duten bitartean behintzat, hegaldi birtualeko topaketa bat, Otxomaioetan kontzentrazioa, erakusketa estatikoa Foru plazan, airean hegan mantentzeko kurtso intentsiboa, argazki lehiaketa eta aeromodelismoko eraikuntzarako beste kurtso bat antolatuko baitituzte.