Abeltzainek eskualde mailako hiltegia eskatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2011ko aza. 17a, 08:58

2005. urtean Gasteizko hiltegia itxi zenetik Laudiokoa da Araban aurrera jarraitzen duen bakarra.

 

Etekin handirik ematen ez badu ere, esparru lokaleko abeltzain eta harakinei zerbitzu handia eskaintzen die. Azkeneko hau da hain zuzen ere nekazarien sindikatuetatik aldatu nahi dena, eskualde izaeraz janztea, zerbitzu zabalago bat eskaintzeko asmoz.

 

2005. urtean Gasteizko hiltegia itxi zenetik Laudiokoa da Araban aurrera jarraitzen duen bakarra.

 

Etekin handirik ematen ez badu ere, esparru lokaleko abeltzain eta harakinei zerbitzu handia eskaintzen die. Azkeneko hau da hain zuzen ere nekazarien sindikatuetatik aldatu nahi dena, eskualde izaeraz janztea, zerbitzu zabalago bat eskaintzeko asmoz.

 

Behar honen inguruan hitz egiteko batu dira aiaraldeko abeltzainak, non, egoera kaxkarra dela eta, instalazioen birgaitzea eta zatitze gela baten eraikuntzaren premiaren ondoriora heldu diren, produktuak bertatik komertzializatu ahal izateko.

 

Proiektu honek, dena den, aurrekari desberdinak ditu eta horien burutzeko ezintasunagatik indartu egin da azkenean, elkarrekintzaren aukera bideragarria bazen ere. Besteak beste, Agurainen burutzekoa zen proiektuak ez du data zehatzik ezta Amurriok instalazioen eraikuntzarako eskainiko zuen lur eremuaren ematea ere.

 

Ez da Laudion eskualdeko hiltegi baten sorrera planteatzen den lehen aldia; Amurrioko instalazioekin batera fusionatzea baloratu egin zen iraganean, gorago aipatu bezala.

 

Udalak honen guztiaren inguruko analisia eta estudioa egingo duela adierazi du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide