Gurasolagun egitasmoa martxan da

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2011ko aza. 5a, 09:00

Badira 6 urte AEK-k Laudion eta Amurrion Berbalagun programa martxan jarri zuenetik, euskaraz hitz egiteko ohitura hartu eta egunerokotasunera hurbiltzeko asmoz. Aiaraldeko herri desberdinetara zabaldu zen ondoren, Artziniega, Aiara eta Urduñara hain zuzen ere.

 

Badira 6 urte AEK-k Laudion eta Amurrion Berbalagun programa martxan jarri zuenetik, euskaraz hitz egiteko ohitura hartu eta egunerokotasunera hurbiltzeko asmoz. Aiaraldeko herri desberdinetara zabaldu zen ondoren, Artziniega, Aiara eta Urduñara hain zuzen ere.

 

Oraingoan erronka berriarekin datozkigu; hasierako filosofia berdinarekin eta Berbalagunekiko  paralelo jorratzeko nahiarekin, Gurasolagun programa aurkeztu berri dute. Lehenengoak adin tarte eta inongo loturarik ez duten pertsonak hartzen baditu ere, bigarrengoarekin guraso eta seme-alaben arteko erlazioa sustatzen da, betiere euskaraz, noski.

 

Ohituraz burutzen ditugun ekintzak euskararen esparrura ekartzea da helburua, euskaraz egiteko aukerak hedatzea, bai lagunartea zabalduz nola euskara maila apala duten gurasoek beste gurasoengandiko laguntza jasoz. Gainera seme-alaben eta gurasoen arteko erlazio zuzenaz baliatzen da etorkizuneko belaunaldiek euskara izan dezaten ardatz. Azken finean, ohitura gurasoengandik jasotzea dago edo beraiekin batera sortzea.

 

Argi utzi behar da, beraz, ez dela irakaslerik egongo, nahiz eta hastapenak dinamizatzeko euskaltegiak bere laguntza eskainiko duen. Honekin taldearen autonomia bilatzen da, zer eta nola erabakitzeko.

 

Programa aurrera ateratzea parte hartzearen eskuetan dago. Esku-orriak banatu berri dira Laudioko ikastetxe desberdinetan, 3-12 urte bitarteko umeei, Gurasolagunen enborra den seme-alaba eta gurasoen arteko konplizitatea eta elkarrekintza hasieratik elikatuz. Talde txikien eraketa aurreikusten da, doakoa den euskaraz jarduteko esperientzia berri honetan.

 

Honen inguruko informazio osagarria jasotzeko Laudioko eta Amurrioko AEK-ko euskaltegietara jotzea dago edo laudio_berba@aek.org helbide elektronikora idaztea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide